Encuentro_madrid

Juntas Emprendemos, zergatik? Beste ekintzailetza-programa bat?

Juntas Emprendemos-ek ekintzailetzaren inguruko beste prestakuntza batzuetatik bereizten duten hainbat alderdi berritzaile hartzen ditu barne. Balio-proposamen argi bat eskaintzen du, proposamenaren kontzeptualizazioan, abiaraztean eta garapenean. Etengabeko I+G lana da eta talde bakoitzean funtzionatu duten alderdi metodologikoak integratzen ditu, hala nola, lurralde bakoitzean garatu izan diren ikaskuntzak.

Ikuspuntu sozial eta kolektiboa

  • Adimen kolektiboaren eta taldeko lanaren indarra.
  • Aniztasuna aberastasun gisa sustatzen du, eta ez oztopo gisa.
  • Eredu kooperatiboa eta ekonomia soziala eta solidarioa hedatzen ditu, pertsonetan oinarritutako eta proiektua garatzen den lurraldeekin begirunetsua den ekonomiaren alde eginez.
  • Ekintzailetza soziala sustatzen du aberastasun sozial eta indibiduala sortzeko eredu bideragarri gisa, aldaketa sozialerako estrategia moduan sendotzen dena.
  • Hastapen-proiektuak beste proiektu edo sare heldu batzuekin konektatzen ditu, elkar-lankidetza eta erresilientzia handitzen duten aliantzen sorrera ahalbidetuz.
  • Beste ekonomia batzuetako prestakuntza-edukiak txertatzen ditu, hala nola, ekonomia soziala eta solidarioa, elkarlaneko ekonomia, ekonomia feminista edo ekologikoa.

I+G metodologia berritzaileetan

  • Metodologia argi, praktiko eta egokitutakoen diseinua, parte-hartze aktibo eta konprometitua ziurtatzeko ezinbesteko baldintza gisa.
  • Konfiantzazko giroa sortzea, epaiketak ekidinez eta taldearen kohesioa eta zaintzarako entzute aktiboaren rolari eutsiz.
  • Dinamika sortzaileak diseinatu eta erabiltzea, egiteko eta irudimena bultzatzeko ohiko moduetatik irteten laguntzeko.
  • Eskakizun-maila malgu bat sartzea, esfortzua eta pertseberantziarantz motibatuz; horrela, aurrerapausoei mesede egiteaz gainera, emakume parte-hartzaileen eta haien proiektuen gaitasun eta egoerekin adeitsu jokatuz.
  • Bideratutako aholkularitza eta autonomiaren sustapenaren arteko desplazamendua, berezko gaitasunak esnarazi eta abilezia berriak lortzeko. Iniziatiba-hartzea sustatzea eta aldi berean, trabatze edo ezjakintasunen aurrean babes propositiboagoa eskainiz.
  • Enpresa-proiektu kolektibo, eraldatzaile eta bideragarrietako emakume protagonistekin elkarrizketa ahalbidetzea, erreferente femenino berriak eskainiz, gertukoak eta arrakastatsuak.
  • Gaur egun egiazko enpresa-proiektuak eusteak esan nahi duenaren inguruko teoria eta praktika hartzen ditu barne, talde tekniko osoak hartzen duelako parte proiektu kolektibo ekintzaileetan.

Genero-, ekonomia- eta zaintza-ikuspuntua

  • Emakumeetatik sortzen diren jardute ekintzaileak agerian utzi eta sustatzen ditu, eredu eta jarrera malguagoak, barneratzaileagoak, kooperatiboagoak eta enpatikoagoen bitartez, hau da, estereotipo hegemonikoak hausten dituztenak.
  • Espazio “bigunak” eskaintzen ditu gaitasun ekintzaileak garatzeko; espazio horiek gauzak gertatzea ahalbidetzen dute (emakumeak mintzatu, harremandu, ahaldundu eta proiektatu daitezen).
  • Zaintzari arreta jartzen zaio prozesu osoan, eta norbere burua zaintzeko tresnak eskaintzen dira.

Lurralde arteko programa sarean

  • Jardute ekintzaileen trukea ahalbidetzen du lau lurraldeetan, harremanak sustatu eta ekintzailetza kolektiboa eta ekonomia sozial eta solidarioarekin lotutako estatu osoko agenteen artean sareak ezarriz.
  • Ekintzailetza femeninoaren inguruko metodologien sistematizazioa eskaintzen du, gero, horiek, testuinguru ezberdinetan aplikatzeko.
  • Proiektua sustatzen duten erakundeen arteko elkar-lankidetzaren historian bertan sareko lanak eskainitako abantailak agerian uzten ditu.
  • Sareko lanean ibilbide luzea dugu, eta Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioaren Sarea osatzen duten lurralde-sareetako kide gara.

Hedapena eta tokiko agenteen komunitatea

  • Tokiko beste agente batzuk inplikatzen ditugu emakumeen ekintzailetza eta ahalduntzearen inguruan, programan kolaboratu eta hura sustatu, eta tokiko komunitatea indartu dezaten, helburu komun eta partekatuekin.
  • Programak irauten duen bitartean komunikazio- eta hedapen-plan bat garatzen dugu, norabide anitzeko elkarrizketa-fluxua ahalbidetzeko.
  • Emakumeak beren proiektu pertsonalekin lotutako pertsona, proiektu, erakunde eta sare zehatzekin era pertsonalizatuan konektatzen ditugu, negozio-ereduak testatu eta horien abiaraztea errazteko.