Programak ondorengo helburu orokorrak ditu:
- Hartzaileen gaitasun ekintzaileak sustatzea, haien enplegagarritasuna, baldintza soziolaboralak eta bizi-kalitatea hobetzeko.
- Emakume parte-hartzaileen autoestimua, autonomia eta ahalduntze pertsonala eta kolektiboa bultzatzea, beren bizitzaren gaineko iniziatiba har dezaten.
- Banakako edo taldeko proiektu ekintzaile bat abian jartzeko emakume parte-hartzaileen gaitasuna hobetzea.
- Ekintzailetza sozial eta kooperatiboko ereduak sustatzea.
- Inplikatutako lurralde bakoitzean esku-hartzearen egokitasuna eta kalitatea hobetzea, koordinazioa eta esperientzien trukaketaren bitartez.
Halaber, Juntas Emprendemos proiektu pilotu berritzailea da, kontzeptu eta aplikazioari dagokionez, eta denboran zehar garatzen da sare-lanaren bitartez.
Zentzu zabal batean, programak, ondorengo helburu zehatzak ditu:
- Ahultasun-egoeran dauden kolektiboentzat –beste deialdi batzuetatik kanpo gelditu ohi direnak- ekintzailetzari buruzko gaitasun-programa espezifiko bat diseinatzea.
- Emakumeek egindako proiektu eraldatzaileak eta praktikak sortu eta ikusgai jartzea, kultura ekintzailearen barruan kokapen hegemoniko menderatzailearen estereotipazioaren eraginez egon ohi ez diren erreferenteak handitzeko.
- Komunitatearen ideia eta elkarren artean laguntzea funtsezko elementu gisa sortzeko espazio atseginak eskaintzea, geroko enpresa-proiektuak garatu ahal izateko.
- Ekintzailetza-proiektuen laguntzan beste modu batzuk txertatzea, non pertsona bakoitzaren esperientzia eta bizipena prozesuaren ardatz izango diren, pentsatu / sentitu / ekin etengabeko erlazioan arreta jarriz.
- Lurralde ezberdinetako agenteen arteko sinergietan oinarritutako metodologiak eta praktikak testatu eta sistematizatzea, horiek guztiak edozein pertsonaren eskura jartzeko, formatu ireki eta erreplikagarrian.
- Ekintzailetza soziala eta ekonomia solidarioarekin lotutako estatu osoko agente ezberdinak tartean sartzea, beren sareak eta baliabideak proiektuen eskura jarriz.
- Tokiko erdiko agenteen arteko kooperazioa ahalbidetzea proiektu komunen garapenean.